Luterl taldeak eta Ein Daigun Bidi ekimenak euskal presoen alde antolatutako kultur jardunaldiak erdibidera ailegatu dira
. Bihar, 19:30ean hasita, Ataramiñe elkartearen hitzaldia egongo da Udal Erakusketa Aretoan. Gaia:
Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak eta liburuak. Bisitariek Euskal presoen aldeko komikiak erakusketa izango dute ikusgai.
Kaletik barrurako begirada
U-12 Denok Bilbora ekimenaren inguruan antolatutako erakusketa da Ondarroan dagoena.
21 komikigile eta ilustrazaileen bildumak euskal preso poltikoekin elkartasuna adieraztea du helburu.
«Betidanik pentsatu izan dugu kartzela ez dela tresna egokiena arazo politikoak edo sozialak konpontzeko, ez hemen ez inon. Jarraitzen dugu esaten: ‘kartzelak apurtu’», adierazi du Luterlek.
EGITARAUA
Otsailak 21, bihar
-Hitzaldia. Ataramiñe elkartearen hitzaldia, 19:30ean, erakusketa aretoan. Gaia:
Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak eta liburuak.
Otsailaren 24ra arte
-Erakusketa.
Euskal presoen aldeko komikiak erakusketa, Udal Erakusketa Aretoan. 21 irudigile eta ilustratzaileren beharrak daude ikusgai bertan: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Juan Kalvellido, Joseba Larretxe, Kako, Lope, Lore Zaharra, Martintxo Altzueta, Mattin, Mikel Orbegozo, Rafa Iglesias, Tasio eta Zaldi Eroa.