Sendabelarrak noiz eta zelan erabili behar diren azaltzeko hitzaldia emongo dute, Aulestin
Zapatuan, hilaren 23an, sendabelarrak noiz eta zelan erabili behar diren azaltzeko hitzaldia emongo dute, Aulestin. San Blas Elkarteak antolatutako aipatu hitzaldia doakoa izango da eta herritar guztieri zuzendutakoa dela azaldu dute udaletik. Beraz, interesa duenak zapatuan Aulestiko udaletxeko areto nagusira jo beharko du 17:30ean. Bertaratzen direnen artean, esandakoaren laburpenagaz orriak banatuko zaizkie.