Lekitto Bedarra elkarteak antolatuta, inausketa ikastaroa egongo da
zapatuan, Lekeition.
9:00etatik 12:30ak ingurura izango da,
Abaroa jauregiaren inguruan.
Lehengo astean be ikastaroa antolatu zuten inausketari buruz. Ordukoak edukitako arrakasta ikusita, jarraipena emotea pentsatu dute antolatzaileek.
48 lagunek parte hartu zuten pasa den zapatukoan.
Ordukoan, lehenengo, ordu biko teoria jaso zuten parte hartzaileek kultur etxean.
Unai Aranguren ikastaroa emon zuenak ideia nagusiak argitu eta oinarriak finkatu zituen. Hainbat alor landu zituzten: Erosterakoan zelako arbola erosi, kontuan eduki beharreko ezaugarriak, arbola landatzerakoan lurra zelan prestatu, ongarriak eta zainketa, arbola desberdinak inausteko erak, txertaketak edota gaixotasunak zelan ekidin.
Horren ostean eskola praktikoa eduki zuten Abaroa jauregian. Arbola mota desberdinetan inausketak eginez amaitu zuten ikastaroa.
Zapatuan egingo duten
ikastaroa praktikoa izango dela jakin eragin dute antolatzaileek. Horregatik alkartuko dira goizean goizetik, 9:00etan, Abaroa jauregian.
Bertaratzen direnek,
inausketak egingo dituzte
auzolanean, bertan dauden arbolen mantenimendua nola egiten den ikasiz.