Tximistako gazteek lau domina lortu dituzte Gazte mailako Euskadiko Atletismo Txapelketan, Anoetako pista estalian. Probarik proba, Iziar Lejarzegik zilarrezko domina lortu du jauzi hirukoitzean, eta brontzezkoa luzera jauzian. Irati Agirregomezkortak zilarrezkoa eskuratu du 400 metro leunetan; Josu Egigurenek, bestalde, brontzezkoa irabazi du pisu jaurtiketan .
Finalisten artean
200 metro leun proban, finalistak izan ziren Ainara Plaza eta Irati Agirregomezkorta. Eta finalerako txartelik lortu ez bazuten be, Leire Gezuragak eta Paul Lauzirikak euren marka pertsonalak hobetu zituzten.
Euskadiko Atletismo Txapelketagaz amaitu da pista estaliko denboraldia. Hori amaituta, txapelketa garrantzitsuak maiatzean eta ekainean egingo dira. Orain, aire libreko entrenamenduak egiten hasiko da Tximista