Finalaurrekoei egingo die lekua domekan, Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketak.
Arroitajauregi eta Arrate iazko bikote txapeldunak Moral-Berris edukiko du aurrean, 10:00etan hasita. Iazko irabazleak aterako dira kantxara faborito. Halan da be, Moralek fisikoki oso ondo dagoela erakutsi du liga osoan, eta Berrisen laguntzagaz, partidu polita ikusi ahalko da. 10:45ean, Martin-Foster bikotea Beraza-Etxebarriaren aurka jokatuko du. Dudarik barik, hori izango da partidu orekatuena. Lekeitiarrek erraz irabazi zuten ligaxkan, baina elgoibartarak sasoi onean daude.