Lea-Artibaiko berbalagunek Lekeitioko itsasargira irteera egingo dute zapatu goizean. 11:00etan elkartuko dira Lekeitioko euskaltegian, eta 13:00etan egingo dute itsasargiko bisita gidatua.
AEK-ko kideek azaldu dutenez, Lekeition izan arren Markina-Xemeingo eta Ondarroako berbalagunak be joango dira irteerara. Gainera, euskaltegietan izena emanda dauden guztiei be luzatu zaie gonbidapena.
Irteera horren helburua berbalagunek elkar ezagutzea dela jakin eragin dute AEK-ko antolatzaileek. «Herri desberdinetako kideak elkartuko dira irteera horretan eta horrela elkar ezagutuko dute», azaldu dute.
Bestalde, bisita bera euskaraz izango denez «euskara praktikatzeko» be balio izango diela gaineratu dute.