Zapatuan jokatuko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeko finalak. Bizkaikoa, Lekeition jokatuko da; Gipuzkoakoa, Seguran.
Lekeition 10:30ean alkartuko dira zapatuan antolatzaile eta parte hartzaileak udaletxeko eskaileretan argazkia ataratzeko. Txapelketa 11:00etan hasiko da, Isuntza Arraun Elkartean, Ekaitz elkartean. «14:00ak arte iraungo du, gitxi gorabehera», adierazi dute antolatzaileek.
Danek batera bazkaldu ostean, 16:00etan jokatuko dituzte finalak. Goizeako bikoteetatik zortzi sailkatuko dira arratsaldeko finalera. «Nahiz eta zortzik jokatu finala, Euskal Herriko txapelketara 16 sailkatuko dira, hau da, goizean jokatu duten zortzi bikote be Aguraingo finalean egongo dira», azaldu dute anttolatzaileek. Irabazleek sariak edukiko dituzte: «Bizkaiko irabazleek txapelak jantziko dituzte, eta besteentzako sari bereziak egongo dira», diote.
Gipuzkoako finala Segurako frontoian jokatuko dute, 15:00etan. Mutrikuko bikoteak parte hartuko du bertan.
Euskal Herriko final nazionala Agurainen jokatuko da, Araban, matxoaren 9an.