Udaleko kirol batzordeak sustatuta, multikirol proiektuko hirugarren topaketak egingo dira domekan.
Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak alkartuko dira frontoian, 10:30ean. Eguraldi ona badago futbol zelaira joango dira; bestela, kiroldegian arituko dira baloien jolasetara.
Domekako topaketetan, txikienak baloien jolas ezberdinetan trebatuko dira: Baloiagaz harrapaketan (futbola),
pase-pase kanasta jolasean (saskibaloia), sake txapelketan (boleibola) eta baloia besteen esparrura eroaten (errugbia).
Multikirol proiektuaren helburua ikasleei kirola egiteko eredu hezigarriago bat eskaintzea da. Hau da, lehiaketatik kanpora, kirolaren ezagutza bultzatu nahi dute, alkarregaz jolas eginez.