Mutrikuko San Miguel futbol zelaiak hartuko du zapatu eguerdian gizonezko kadeteen 1. mailako kopako derbia. Mutrikuarrek Ondarroako Aurreraren bisita jasoko dute. Partidua 12:00etan hasiko da.
Sailkapenean goian daude mutrikuarrak. Sei partidu jokatuta, bigarren dago Mutriku FT, 15 punturekin. Etxeko hiru partiduak irabazi dituzte, eta kanpoan ere ondo ari dira: bi irabazi eta bat galdu dute. Aurrera Kirol Elkarteak etxean jokatutako lau partiduak galdu ditu, eta kanpoan bat irabazi eta beste bat galdu du. Azkan aurrekoak dira, 3 puntugaz.