Martxoaren 1era aurreratu dute Kemen Uranga ondarrutarraren estradizio errekurtso epaiketa
Aurreratu egin dute Kemen Uranga ondarrutar preso politikoaren estradizio errekurtso epaiketa. Martxoaren 27an zen egitekoa, Londresen (Ingalaterra). Martxoaren 1ean egingo da.
Senideek jakin dutenez, Uranga ez dute espetxetik aterako, eta ez du bideokonferentziaz parte hartuko. Epaile batek aurreko epaiketan abokatuak eta Fiskaltzak emondako argudioak errebisatuko ditu.