Errepidea zirkulazioari irekita, Kamiñazpin geldialdiak egiten hasi da Bizkaibus gaur goizean
Kamiñazpitik Berriatura doan errepidea irekita dago zirkulazioarentzat. Hori horrela, Bizkaibuseko autobusak Kamiñazpin geldialdiak egiten hasi dira goizean goiz. Errepidea konpondu bitartean, semaforoz bideratuta dago zirkulazioa.