Herritarrek Udalaren etxe bat okupatu dute lekeitiar bat etxerik barik geratzeko arriskuan zegoelako. Otsailaren 28tik aurrera geratuko zen kalean herritarra, eta okupatu duten etxean hartu ahal izango du aterpea. Okupatzeko deialdia Lekeitioko Herri Asanbladak egin zuen.
Herritarrek etxea txukundu dute, eta adierazi dute etorkizunean be etxeak funtzio berbera beteko duela. “Etxetik kaleratuak izan diren herritarrek aldi baterako eta beste zerbait aurkitu bitarteko baliabide moduan erabili ahal izango dute”, diote.
Lekeitioko Herri Asanbladak egoera “larritzen” ari dela kritikatu du. Hori horrela, telefono zenbakia (626 34 30 53) eta emaila (lekittokoherriasanbladia@gmail.com) argitaratu dituzte desjabetze edo beste egoera larri batean daudenek eurekin kontaktatzeko modua edukitzeko.