Martin eta Foster lekeitiarrek aurrerapauso handia emon dute VIII. Trinkete Txapelketan. Beraza eta Etxebarria elgoibartarrei 30-26 irabazi diete. Txapelketako partidu politena eta orekatuena izan da domekan jokatutakoa, eta ikusleek gozatu egin zuten, batez be, Martinen freskotasun eta saltoekin, Fosterren segurtasunagaz, Berezak tantoa amaitzeko erakutsitako maixotasunagaz eta Etxebarriaren korrikaldiekin. Arroitajauregi-Arrate eta Moral eta Berrisen arteko lehenengo finalaurrekoa bertan behera geratu zen, eguraldi txarra tarteko. Domeka goizean jarraituko dute finalerako txartela eskuratzeko partiduek.