Zinegotzi ohiek eta herritarrek deituta ikurrinaren aldeko manifestazioa egin zuten domekan Lekeition. Herritar asko batu ziren mobilizazioan. Lekeitioko Udalak Espainiako bandera jartzeko agindua jaso du, eta horren aurrean egin zuten mobilizazioa. Azken aldian gobernu espainiarra euskal nortasunaren ikur nagusienetakoa den «ikurrina erasotzen» ari dela salatu zuten.