Zapatuan jokatu zen Lekeition Bizkaiko Mus Txapelketako finala. Manu Meabe eta Jose Martin Zabala Eako bikotea izan ziren txapeldunak Isuntza Arraun Elkarteko Ekaitzen jokatu zen finalean.
Lea-Artibaitik hurrengoak sailkatu dira martxoaren 9an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko finalera:
Aulestiko Alex eta Pela.
Amorotoko Txino eta Rikardo.
Mendexako Gaizka Elordi eta Aitor Bikandi.
Lekeitioko Teki eta Ander Elordi.