Kurdistan, Irak, Siria edo Afganistaneko gerra kontuak izan ziren hizpide atzo Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
Karlos Zurutuza kazetariak bere bizipenak mahairatu zituen. Zurutuzak «isildutako gatazkei» ahotsa eman nahi izan ziela esan dute ikusleek.
Gerraren beste aurpegiak izenburupean, bi film labur eta dokumental bat aurkeztu zituen Karlos Zurutuzak Uhagonen. Kazetariak hainbat herrialdetan bizitako esperientzia plazaratu zuen. Besteak beste, herrialde horietako biztanleen eguneroko bizimodua nolakoa den kontatu zuen.
Horretaz gain, herri Kurduaren egoera hobeto ezagutzeko eukera eduki zutela be esan dute ikusleek. «Munduko estaturik gabeko herrialde handienaren eskaerak benetan sinpleak eta minimoak direla konturatu ginen. Ez dute estatu independente bat izatea eskatzen, euren hizkuntza erabili ahal izatea eta askatasunez bizi ahal izatea baino ez dute eskatzen».
Kontakizun guzti horietaz gain, Zurutuzak kazetari bezala nola behar egiten duen be kontatu zuen. «Kontaktuak egin, segurtasun neurriak, komunikabideekiko harremanak… guzti hori kontatu zuen».
Hitzaldia eta proiekzioak ikustera 35 bat lagun gerturatu ziren eta guztiak gustura egon zirela esan zuten. «Luxu bat izan da Karlosekin hitz egitea».