Multikirol proiektuaren 3. topaketak ospatu dira asteburuan Lekeition. Oraingoan, Marierrota Boleibol Taldeak, Lekeitioko Futbol Taldeak eta Lekeitioko Saskibaloi taldeak dinamizatu dituzte topaketak. Horien laguntzagaz, baloiagaz olgeta desberdinetan ibili dira txikienak. Lekeitioko Udalak adierazi duenez, «topaketaz topaketa ikasle kopurua nabarmen doa gehitzen». Familiak, ikasleak eta begiraleak kontuan hartuta 180 lagun batu ziren kirol hezigarriaren alde