Lur mugimenduak errepidean eragina izan zuenez, Udalak Diputazioko Errepide Sailari egin zion konponketaren ardura hartzeko eskaria, eta horretarako lehen pausoak eman dituzte.

Eptisa enpresa izan da Diputazioak Imaztarren etxe inguruko lursailean
zundaketak egitera bidalitako enpresa. Zundaketa horien
helburua lurrak behera zergatik egin zuen jakitea eta
aurrera begira egin beharreko lanak zehaztea izan da. Amaitu dituzte egin beharreko proba guztiak.
Bi puntu zehatzetan egin dira zundaketak: Imaz familiaren etxearen atzekoa aldean eta errepideari lotuta zegoen paretaren inguruan. Zundaketak egiteaz gain, inklinometro bat ere jarri dute inguruan. Makina horrek lurra mugitzen den adierazten du, eta hala balitz,
mugimenduaren nondik norakoak neurtzen ditu.
Hurrengo pausoa konponketa lanekin hastea izango da. Udal Hirigintza Sailak Errepide Sailarekin hartu-eman zuzena dauka, eta egiten ari direnari jarraipena egiten ari dira bertatik.