BBK Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXI. sariketa martxan dago. Bihar hasiko da Igorren egingo den kanporaketagaz, eta Bilbon amaituko da martxoaren 22an.
Danera Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 gazte inguruk parte hartuko dute eta talde bakoitza eskualde baten ordezkaria izango da. Hurrengoak dira eskualdeak: Lea-Artibai, Busturialdea, Arratia, Bilboaldea, Durangaldea, Enkarterri eta Ipar Uribe.
Eskualde bakoitzetik maila bitan arituko dira: A mailan, 18 urte arteko bertsolariak; B mailan, 19 urtetik 24 urtera artekoak.
Hiru kanporaketa egingo dira lehenengo; ostean, finalaurreko bi, eta azkenik, finala.
Lea-Artibaiko taldeak martxoaren 5ean kantatuko du Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean Ipar Uriberen kontra. 11:30ean izango da saioa.
Antolatzaileek jakin eragin dutenez, BBK sariketako irabazleak 1.260 euro jasoko ditu, eta 900 euro bigarren egiten dutenek. Bizkaiera egokiena erabiltzen duen bertsolariak 140 euro irabaziko ditu.
Hurrengoak dira saioen datak eta lekuak:
Kanporaketak
Gaur. Arratia-Busturialdea. Igorreko Lasarte kultur aretoan.
Martxoaren 5ean. Lea-Artibai-Ipar Uribe. Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean.
Martxoaren 6ean. Enkarterri-Ipar Uribe. Zallako institutuan.
Finalaurrekoak
Martxoaren 12an. Durangaldea-gaurko irabazlea. Durangoko institutuan.
Martxoaren 13an. Martxoaren 5eko eta 6ko irabazleak. Algortako Aixerrota institutuan.
Finala
Martxoaren 22an. Bilboko Kafe Antzokian.

BBK Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXI. sariketako prentsaurrekoa