Ondarroako portua itsasontziz beteta dago. Baxurako flota berdel kanpainan hasteko ordu gutxiren faltan, herriko lau txalupen ondoan, galiziarrek moilak betetzen dituzte.
Gaur goizea orduko, hogei bat Galiziako txalupa zeuden portura ailegatuta, eta bidean beste horrenbeste zetozen. Mutrikun, Galiziako txalupa bat dago portuan, eta kanpainak iraun bitartean, hamar bat ontzik salmenta bertan egitea aurreikusten dute kofradian. herriko
Elenita Berria-rekin batera. Lekeition be, dena prest dago berdeleta hasteko. 30 miliatara dago orain momentuan berdela, baina baliteke hurrerago be topatzea. Horren arabera erabakiko dute arrantaleek arrantzualdia eta salmentak non egin. Kupoak bete ala ez, martxoaren 29an amaituko da kanpaina.
- Alturako ontziak, berdelaren kanpainaren haiseran