Onartu du Lekeitioko Udalak II. Berditasun Plana. Pertsona eta elkarte desberdinek parte hartu dute plana sortu eta osatzen: Emakume eta Berdintasun Batzordeak, herritarrak, emakume taldeak, udaleko alor ezberdinetako teknikariak…
Lekeitioko Udalak lehentasunezkotzat jo du 2015a bitartean emakume eta gizonen berdintasunerako plan egonkorra indarrean edukitzea. Horregatik, plana koordinatzeko eta sustatzeko ardura alkatetzak hartu du.
Udalak adierazi duenez, generoen arteko desberdintasunak eta botere harremanak jendartean erroturik dauden egiturazko arazoak diren heinean, horri aurre egitea “guztion erantzukizuna” da. “Udalak egiten dituen politika eta ekintza denetan genero-ikuspegia barne hartu behar da, emakumeen eta gizonen artean eraiki diren pertsonen arteko desberdintasunak desagerrarazteko eta berdintasuna sustatzeko”, diote arduradunek.

Berdintasuna eta Emakumea Batzordeko kideak