Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarreta ondarrutarrei hiru eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak. Alfontso Zenon abokatuak HITZAri jakin eragin dionez, berak be gaur jakin du Auzitegi Gorenaren hitza.
Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarreta ondarrutarrei hiru eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak. Alfontso Zenon
abokatuak HITZAri jakin eragin dionez, berak be gaur jakin du Auzitegi Gorenaren hitza.

Asier Badiola eta Ibon Iparragirre, hilaren 18an hasitako epaiketan.
Asier Badiolari eta Ibon Iparragirreri hamarna urteko kartzela zigorra ezarri diote, “ETAko kide izateagatik eta eragindako kalteengatik”.
Urtza Alkortari bost urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri diote. Alkorta aurretik kartzelan egon bazen be, 2012ko uztailaren 27an aske geratu zen. Orain, kondena erdia beteta badauka be, gainerakoa betetzeko kartzelaratu egingo dute.
Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren barri emongo dio Espainiako Auzitegi Nazionalari eta azken horrek erabakiko du zein prozedura aurrera eraman Alkortaren kasuan: atxilotzeko agindua eman edo espetxera aurkezteko egun bat ipini.
Javier Zubizarretaren kasuan, hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote, “osasun publikoaren aurkako kalteak eragitearren”.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bost eta 27 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatzen zituen lau ondarrutarrentzat, Avilan, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako atentatuetan parte hartu izanagatik.
Albistearen harira,
gaur, elkarretaratzea egingo da Ondarroako Alamedan, 19:30ean. Aurretik be Aitzol Etxabururen epaiketa tarteko, elkarretaratzea deituta zegoen eta orain, honen barri be emongo da elkarretaratzean.
Bestalde, bihar, Gernikako Akordioa sinatu zuten herriko eragileek agerraldia egingo dute, udalbatzar gelan, 18:30ean.