Lea-Artibaiko Berbalagunkideak eta euskara ikasleak Lekeition izan dira, itsasargia bisitatzen: Markina-Xemeingoak, Ondarroakoak, Ispasterkoak, Lekeitiokoak bertakoak… 35-40 bat lagun batuta eta hamaiketakoa portuan janda, itsasargien funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute. Itsas-simulagailua be erabili ahal izan dute, eta horren bitartez, Lekeitiotik Elantxobera barkuan nola joan daitekeen ikusi dute. Gainera, emakumeek itsasoan izan duten garrantziaz be aritu dira. «Oso gustora» igaro dute Lekeitioko eguna, eta horregatik, barriro batzeko asmoa erakutsi dute. «Hurrengoan, seguruenik, upategira joango gara apirilean edo», esan dute