Gasteiko bikote batek Gasteiztik Katmanduraino bizikletaz egindako bidaia ezagutu ahal izango da barikuan, Uhagonen. 21:00etan hasiko da proiekzioaren emanaldia.
Bikotea, Aurora eta Ruben, 13 hilabetetan 13 herrialdetatik pasatu ziren eta danera 13.000 kilometro bizikletaz egin zituzten.
Adierazi dutenez, kilometro horietan deskubrimendu asko egin zituzten: Bizitzeko erak, pentsaerak, kultura desberdinak…