Mutrikuko Udaleko Politika Soziala Sailak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak hitzarmen bat sinatuko dute bihar
Mutrikuko Udaleko Politika Soziala Sailak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak hitzarmen
bat sinatuko dute bihar, 13:00etan, udalbatzar aretoan.
Hitzarmen horren bidez, etxez-etxeko laguntza jasotzen duten pertsonek beharrezko dituzten medikamenduen erabilera egokirako programa martxan jarriko da.
Programa horri esker, medikamentuekin gertatu izan diren jazoerak (medikamentua hartzea
ahaztea, betebeharrak ez betetzea, akatsak, medikametuen administrazioarekin arazoakā¦)
ekiditea lortu nahi da.