Mutrikuko Udaleko Politika Soziala Sailak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak hitzarmen bat sinatuko dute bihar

Mutrikuko Udaleko Politika Soziala Sailak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak hitzarmen bat sinatuko dute bihar, 13:00etan, udalbatzar aretoan. Hitzarmen horren bidez, etxez-etxeko laguntza jasotzen duten pertsonek beharrezko dituzten medikamenduen erabilera egokirako programa martxan jarriko da. Programa horri esker, medikamentuekin gertatu izan diren jazoerak (medikamentua hartzea ahaztea, betebeharrak ez betetzea, akatsak, medikametuen administrazioarekin arazoak…) ekiditea lortu nahi da.