Lurra zainduta eta kutsatu barik, barazki osasungarriak lortzeko soloa zelan landatu behar den erakutsiko dute Bizkaiko EHNEk eta Ondarroako Udaleko Ingurumen Batzordeak datozen hilabeteetan.
Nekazaritza ekologikoaren gaineko azalpenak martxoaren 14an eta 21ean, apirilaren 11n eta 25ean eta maiatzaren 9an eta 23an emongo da, 17:00etatik 19:30era bitartean.
Ikastaroa doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena emon beharko dute, komunikazioa@ondarroakoudala.com helbidera idatzita edo nahiago izanez gero, hurrengo telefono zenbakira deituta: 94-683 36 74.