Txakurrentzako ordenantza berezi bat onartu du Ispasterko Udalak
Txakurren inguruko udal ordenantza erregulatzaile bat onartu du Aulestiko Udalak. Ordenantza horrek ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, txakurrak Ogella hondartzan sartzea debekatzen du, besteak beste.
«Ez dugu txakurren inguruko arautegirik eduki, eta arazoak izaten genituen, batezbe, uda partean Ogellako hondartzan eta piknik-gunean; horregatik, azkenean Eusko Jaurlaritzak duen arautegiari udal mailakoa gehitu diogu, gutxieneko batzukin», azaldu du Jesus Lekerikabeaskoa Ispasterko alkateak.
Jaurlaritzak oinarrizko arau batzuk ezartzen ditu: esaterako, txakurra lotuta, mikrotxipagaz eta txertatuta eroatearena. Ispasterko Udalak, baina, artikulu berezi bat gehitu dio horri; alegia, uda garaian txakurrak hondartzan sartzea debekatzen duena.
Ordenantza horrek biltzen duena bete beharko du animaliaren jabeak, eta hala ez izatekotan, jaurlaritzaren arautegiak ezartzen duen isuna jarri ahalko zai