Korrika Kulturala ekintzaz beterik dator asteburuan Lea-Artibaira. Bihar,
kontzertuak antolatu dituzte
Lekeition,
Ikusgarri zineman.
Zapatuan,
Bertso-Korrika ekimena antolatu dute Markina-Xemeinen.
Ekintza guztiak antolatu ditu
AEK-k, beste talde batzuekin elkarlanean.
Lekeitioko ikusgarri zineman kontzertuak eskainiko dituzte
bihar,
20:30ean herriko hiru taldek:
Abian, (H)ura eta Zehatz-Mehatz taldeak.
AEK-ko antolatzaileek adierazi dutenez,
euskara ikasleei omenaldi txikia egingo zaie kontzertuen ostean, eta ezer aurreratu ez arren, «sorpresak» be egongo direla jakin eragin dute.
Sarrera dohainik izango dela esan dute antolatzaileek.
Markina-Xemeinen Bertso Eskolak eta
Uhagon kultur elkarteak antolatuta eta
Bertsozale Elkarteak lagunduta antolatu dute
Bertso-Korrika jaialdia.
19:00etan izango da,
zapatuan,
Uhagon Kulturgunean. «Musika, kopaua, bideoak…» apur bat denetik egongo dela adierazi dute ekimenaren antolatzaileek.
Hasteko,
Iratxe Ibarra, Joseba Artza ‘Urta’ eta Gorka Ostolaza ‘Potxis’ bertsolariak arituko dira kantuan. Gai jartzaile beharretan
Idoia Aldekoa arituko da.
Horren ostean,
Johnny and Joseph bikoteak country musikaren eta euskal musikaren doinuekin kontzertua eskainiko du. Antzerkia eta musika umorez beteta ekarriko ditu bikoteak Uhagonera.
Saioan,
euskara ikasleei omenaldia egingo zaiela diote antolatzaileek. «Topa egingo dugu euren alde», diote.