LOMCE legearen erreformaren inguruan hainbat ekimen egon dira herrietan egunotan.
Gernikan berbaldia eskaini zuten eguaztenean EHEkoek eta LAB irakaskuntzakoek. Miren Barrutia Lea-Artibai eta Busturialdeko irakaskuntzako arduradunak legeari buruzko perspektiba desberdinak azaldu eta gogoeta egin zuten.
Lekeition, protesta
Lekeition irakaslegoaren sindikatuak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo goizean zerbitzu publikoen murrizketak direla eta LOMCE legeari kritika egiteko.
Gaur, 18:00etan, lege beraren erreformei buruzko hitzaldia antolatu dute Lekeitioko kultur etxean.