LAB sindikatuko Debabarreneko delegatuak Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo, Eibarko Untzaga Plazan. Aurretik, bilera egin zuten. Metaleko hitzarmenaren egoera, martxoaren 9an Bilbon deitutako enpleguaren aldeko manifestazioa, Emakume Langileen Nazioarteko Egunari begirako mobilizazioak eta LOMCEren inguruko informazioa eta mobilizazioak izan dira landutako gaiak. Hurrengo asteetarako mobilizazio gehiago iragarri dituzte. Herrialdeko hitzarmena desagertu eta Espainua mailako hitzarmena ezarri ez dadin, besteak beste, enpresetan hainbat dinamika martxan ipiniko dituztela gaineratu dute.