Mende bat baino gehiago pasatu da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zenetik, baina, oraindik orain, emakumearen eskubideak urratu egiten dira. Hortaz, martxoaren 8a ospakizun egun batetik haratago doan data esanguratsua da askorentzat; aldarrikapen eta borrokarako eguna, alegia.
Lea-Artibain eta Mutrikun be martxoaren 8aren harira aldarrikapen kutsua daukaten jarduerak antolatu dituzte udalek, elkarteek, kultur etxeek… Hala, elkarretaratzeak, dokumentalen eta filmen proiekzioak, berbaldiak, solasaldiak, tailerrak, antzezlan saioak, kalejirak edota erakusketak izango dira batean edo bestean; asko eta askotarikoak.
Afariak eta bazkariak
Asko dira, halaber, Emakumeen Nazioarteko Eguna andreen bazkari, afari edo meriendaren bategaz gogoratuko duten herriak; Ereño, Kortezubi, Mendata, Ea, Berriatua eta Ziortza-Bolibar, kasurako. Afarien eta bazkarien kasuan, txartelak aldez aurretik erosi behar direla jakinarazi dute herri bateko eta besteko antolatzaileek.
Egitaraua, herriz herri
Aulesti
- Martxoak 8. 20:00etan, elkarretaratzea eta irakurketa plazan, Zemendia emakume elkarteak antolatuta. Ostean, pintxo jana eta jaialdia, Ilun Zar tabernan, Zemendia emakume elkarteak eta Aulestiko Gazte Asanbladak antolatuta.
Berriatua
- Martxoak 8. 19:30ean, bideo gelan, Ainara Santamaria berriatuarrak egindako tesinaren aurkezpena: Maitasun erromantikoa, musika eta gazteak.
- Martxoak 9. 10:30ean, Gaztetxean, Goiz feminista tailerrak, Gazte Asanbladak antolatuta; 19:30ean, Mendibarren frontoian, Allarte taldearen eskutik, dantza bertikala (antolatzailea: Mendibarren frontoia); 21:30ean, emakumeen afaria, frontoian (15 euro balioko du eta daletxean eman behar da izena, martxoak 6a orduko).
Etxebarria
- Martxoak 22. Dokumentala eta kafe tertulia.
Gizaburuaga
- Martxoak 8. Olazar Kultur Elkarteak antolatuta, Gizaburuagako Txokoan ospatuko dute emakumearen eguna, 19:00etan hasita.
Lekeitio
Potxuak Martxan Emakume Taldeak Martxo Morea antolatu du, Lekeitioko Udalaren laguntzagaz, Emakumeok bagaoz eta bagabiz lemapean:
- Martxoak 1: Azalerak emakume sortzaileen azoka Mantxua Tabernan, 18:00etan.
- Martxoak 8: Lekeitioko emakumeen lana eta jarduera ezberdinak balioestea eta erakustea helburu, Emakumeak Ikusgai ekitaldia Ikusgarrin, 20:00etan. Ondoren, kalejira eta afaria.
- Martxoak 12: Lekeitioko Udalak antolatutako Kulturarteko Sukaldaritza Ikastaroaren hasiera. Potxuak Martxanek parte hartzeko deialdia egin du. Egun berean, 18:30ean, Lekeitioko Udalak antolatuta, Nork egingo du harrikoa gaur gauen hitzaldia Kultur Etxean. Hizlaria: Matxalen Lejarreta Iza Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia irakaslea.
- Martxoak 15: Korrika Kulturalaren barruan, Nire Nia baino ez dut ikuskizuna Ikusgarri aretoan, 20:00etan, eta emakume taldeak bertaratzeko deia egin du. Korrikan parte hartzera be deitu du Potxuak Martxanek.
Markina-Xemein
- Martxoak 9. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta, Emakumearen zikloa eta feminitatea tailerra, Uhagon Kulturgunean; 18:30ean hormairudiaren aurkezpena eta Andrabanda feminista kalez kale (antolatzailea: Markina-Xemeingo Udaleko Parekidetasun Batzordea).
Mutriku
- Martxoak 7. 19:00etan, zine forum-a, Zabielen.
- Martxoak 8. Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria (umeentzat) 17:00etan, Zabiel Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Ipuinak: Toti Martinez de Lezearen Urak dakarrena liburukoak; 17:30ean, Gaztelekuan, gazteentzako eskulanak; 19:30ean, elkarretaratzea, Goiko plazan; 22:30ean, Arramaska rock taldearen kontzertua, Gaztetxean.
- Martxoak 10. 19:00etan, antzerki saioa, Zabiel kultur etxea. Goizeko Izarra Antzerki Taldearen Titirinahaste lana. Horren baitan bi obra antzeztuko dira: Ireki atea eta Gure gauzak.
- Martxoak 11. Doluaren bidetik tailerra, maite ditugun pertsonen heriotzak sortarazten diguten barruko hutsunea lantzea helburu. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena, 943-603 244 telefonora deituta. Plaza mugatuak.
Ondarroa
- Martxoak 7. Emakumeen Topalekua ipiniko dute martxan 18:00etan, ErrebalaTxikiñe Gaztelekuaren goiko solairuan. Etxelilaren irekiera-emanaldia izango da: aurkezpena, Emarock erakusketa + dokumentala, musika emanaldia…
Ziortza-Bolibar
- Martxoak 9. 14:30ean, bazkaria egingo dute emakumeek Arkupe tabernan, Aranbaltz kultur elkarteak antolatuta. Izena martxoaren 4a baino lehen, tabernan bertan.