Barriro be Lea-ArtiBAI Euskarari elkartea martxan da. Atzo Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean egin zen lehenegno batzarra, etenaldi luze bat eta gero. Besteak beste, Lea-Artibaiko zinegotziak, euskara teknikariak eta HITZAko ordezkariak egon ziren lehenengo bileran.

Elkarteak eduki duen etenaldia eta gero, orain, Lea-Artibai eskualdea euskararen harnas gunea bihurtu nahi dela azpimarratu dute elkarteko arduradunek. Horrela bada, datozen bileretan, marka hori bultzatzeko bete beharreko helburuak zehaztuko ditu taldeak, eragileekin batera. Eta helburuak betetzeko errepidean aurrera egiten hasiko da Lea-ArtiBAI Euskarari.