Beste behin be,
Bake bidean adiskidetu ibilaldia egingo dute Ziortza-Bolibarko plazatik Ziortzako kolegiataraino, zapatuan.

«Aurreko hiru ekitaldien arrakasta kontuan izanik eta gure herriak bakerako eta adiskidetzarako daukan egarriaz jabeturik» laugarren aldiz antolatuko dute baketze eta adiskidetzaren alde otoiz egiteko ibilaldia. 100 parrokia baino gehiago dira parte hartuko dutenak; besteak beste, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta inguruetako herrietakoak.
Zapatuan, beraz, 10:00etan aterako dira parte hartzaileak
Ziortza-Bolibarko plazatik Bake bidean adiskidetu lelopean. Bi kilometroko ibilaldia egingo dute, «ixiltasunean eta otoitz giroan».
Ibilaldia egin nahi duenak parrokietan emon beharko du izena.