Liher Rodriguezek ongietorri beroa jaso du Lekeition
Independentzia Plazan elkartuta, ongietorri ekitaldi sentitua egin zion zapatuan, Herrira mugimenduak Liher Rodriguez euskal preso politiko ohiari. Herrirako kideekin batera, Etxeratek, Rodriguezen koadrilak eta preso ohi batzuek parte hartu zuten ekimenean. Txikiteoagaz eta afariagaz jarraitu zuten ongietorri ekimenek, giro edarrean.