Lekeition jokatu da asteburuan boleiboleko Gazte mailako Euskadiko txapelketa eta Marierrota Boleibol Taldeko gazteek bigarren geratzea lortu dute. Azpitxapeldun postua lortuta ekainean jokatuko den Espainiar estatuko txapelketan arituko dira.
Euskadiko txapelketan joko ederra egin zuten Marierrotako gazteek. Final laurdenetan Gasteizko Lankide taldearen kontra jokatu zuten eta erraz irabazi zuten.
Final erdietan, ostera, Galdakaoko taldeari aurre egitea tokatu zitzaien. Partidu gogorra izan zen, baina lortu zuten irabaztea.
Finalean, jokatutako lehenengo seta lehia handikoa izan zen, baina azkenean, Sestaoko talde indartsuak irabazi zuen.
Antolatzaileen arabera «giro bikaina» egon zen kiroldegian. «Ikusle asko batu zen eta boleibolaz disfrutatzeko egun ederra izan zen zapatukoa.