Markina-Xemeingo bertso-korrika, ikasleen omenez
Bertso-Korrika ekimenak bete egin zuten zapatuan Markina-Xemeingo Uhagon. Gorka Ostolaza, Iratxe Ibarra eta Joseba Artza bertsolariek euskara ikasleek proposatutako gaiei kantatu zieten lehenengo. Ostean, Johnny and Joseph bikoteak kontzertu umoretsua eskaini zuen. Euskara ikasleak eta Garbiñe Idoieta AEK-n 25 urte daroan irakaslea omendu zituzten bertan.