Martin eta Foster lekeitiarrak dira Beteranoen Trinkete Txapelketako lehenengo finalistak. Azken aurreko bigarren partidua jokatu zuten asteburuan, eta Lekeitioko bikoteak 30 eta 20 irabazi zieten Beraza eta Etxebarri elgoibartarrei. Beste partidu bat be jokatu zen asteburuan, edurrarengatik atzeratu zena. Horretan, Arroitak eta Arratek irabazi zieten Moral eta Berrisi 30-14.