
Aitzol Etxaburu preso politikoak Ondarroako lagunen eta senideen babesa jaso du gaur, Parisko epaitegian. Hogei herritar egondira epaiketaren nondik norakoak jarraitzen, goizean zein arratsaldean.
09:30ean hasi da epaiketa, ohi legez, eta eguerdian amaitu da, 12:00etan, «gorabeherarik barik». Epaileak, dena dela, hiru etenaldi egin ditu. Arratsaldeko auzi saioa 13:45ean hasi eta 16:00ak aldera amaitu da.
Epaiketara joandako lagunek azaldu dutenez, aurreko saioetan modura, presoen defentsa abokatuak eskatutako baldintzek bete barik jarraitzen dute. Auzipetuen egoerak, hortaz, «txarra izaten jarraitzen du». Baldintza bakarra bete zen, orain dela asteburu bi gertatu legez: lagunek Etxaburu besarkatu ahal izan zuten.
Martxoaren 15ean amaituko da Aitzol Etxaburu eta beste bederatzo euskal herritarren kontrako epaiketa.