Berriatuko bihurgunea konpondu dute dagoeneko
Berriatuko bihurgunea –Asterrika auzora joateko bidegurutzearen parean dagoena – erori egin zen duela aste bi. Barikuan hasi zituzten berau konpontzeko lanak, eta horiek direla eta, auto-ilarak sortu ziren egun horretan. Egunotan beharrean ibili ondoren, gaur bukatu dituzte konpontze-lanak. Dagoeneko, bigarren aldia da bihurgune horrek behera egiten duela.