Gaur Markina-Xemeinen jokatzekoa zen Bertsolari Gazteen BBK Sariketa bertan behera geratu da
Arazo batzuk tarteko, azkenean bertso saioa atzeratu egin da. Saioa 11:00etan hasi behar zen, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean. Momentuz Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta BBK-k jakin eragin dutenez, martxoaren 11an, datorren astelehena, egingo da saioa, 11:30ean, Lea-Artibai ikastetxean.