Asteari bukaera behar bezala emateko kontzertu berezia antolatu dute
Mutrikuko Rock Kolektiboak eta Mutrikuko Gazte Asanbladak. Berezia taldeengatik eta berezia egingo den egun eta ordutegiagatik. Domekan izango da, 19:30ean. Ameriketako Estatu Batuetako Waxy eta Wardrum taldeek hartuko dute Gaztetxeko agertokia.
Korrika Kulturalaren baitan egingo da ekitaldia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 2 euroko sarrera ordaindu beharko dute ikus-entzuleek. «Diru hori Korrikarentzat izango da bere osotasunean».
Stoner musikaren isla
Waxy taldea aurretik ere egonda dago Euskal Herrian. Orduan, bere stoner musika indartsuarekin egin zuen eraso. Kyuss taldeko kide izandako Robbie Owen musikariak martxan jarritako musika egitasmoa da. 2006ean sortu zen, eta bidean, hiru disko argitaratu dituzte. «Desertuko kiratsa duen musika» izango dute norabide nagusia eskainiko dituzten emanaldietan.
Waxy taldeak Wardrum taldeko musikariak edukiko ditu oholtza gainean lagun. Psychedelic spook rock sound musika egiten dute haiek. Palm Springs hirian sortuak,
At Old Trails dute estudioko lehen lana.