Lekeitioko Udalak kulturarteko sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Tailerra martxoaren 12an, 19an, 26an eta apirilaren 9an eta 16an izango da, Gaztegunean, 17:00etatik 19:30era.
Aniztasuna ardatz edukiko du ikastaroak. «Bakoitzaren ohituretatik eta jakintzetatik ikasi nahi dugu, hamaika modu daudelako sukaldatzeko, eta aniztasun hori delako aberasten gaituena», diote antolatzaileek.
Ikastaroan izena emoteko azken eguna martxoaren 7an izango da. Izena emoteko hainbat bide daude: Kultur Etxera edo Gizarte Zerbitzuetara joanda, ongintza@lekeitio.com helbidera idatzita edota 94 624 34 82 telefonora deituta.