Atzo arratsaldean garbigunean lapurretan harrapatu zituen Ertzaintzak pertsona bi. 14:20 aldera, Ertzainek furgoneta bat ikusi zuten ateak zabalik aparkatuta garbigune alboan. Garbigunea itxita egoteko ordua zenez, ertzainak bertara hurreratu eta 24 eta 46 urteko pertsona biak furgonetara materiala eroaten harrapatu zituzten. Ordurako ibilgailuan beste hainbat material zeukaten. Pertsonak identifikatu eta epailearengana eroan zituzten.