Egun guztiko egitarauagaz ospatuko dute zapatuan Eneko Etxabururen urtebetetzea haren lagunek eta Ein Daigun Bidi herri ekimenak. Tontorramendira irteera egingo dute 09:00etan.
15:00etan, bertso-bazkaria egingo da gaztetxean Iratxe Ibarra eta Iñigo Izagirregaz. Txartelak Anaitasunan eros daitezke, 7 eurotan. Gainera, hiru argazki aterako dituzte: lehenengoa Tontorramendin bertan; bigarrena 13:00ak 13:30ak aldera, Zubi Zaharreko eskaileretan; eta hirugarrena eta azkena goizaldeko hiruretan, Alamedan. Etxaburu Logroñoko kartzelan dago.