Lekeitioko Udalak udazkenean izandako euriteengatik jausitako kanposantuko hormak konpontzeari ekingo dio hurrengo hilabeteetan.
Urriaren 23an, kanposantuko horma bat jausi zen. Udala, orduan, gestioak egiten hasi zen asteguru etxeekin eta hilobiak konpondu zituzten.
%90eko dirulaguntza
Hilobiak konpondu ostean, Lekeitioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari ustekabeko gertakarientzako dirulaguntza eskatu zion. 12.886,50 euro eskatu ziren, eta 11.597,85 euro jaso dira, hau da, %90a. Horrela, proiektua hurrengo hilabeteetan hasiko da.