Lekeitioko Korrikako dendan hiru bider sartu dira itxita zegoela
AEK-ko kideek adierazi dutenez, hiru bider sartu dira Korrikako dendara gauez, itxita zegoela. Lehenengo bider atea erditik bi eginda topatu zuten. Bigarrenez, barriro apurtu zuten atea. Orduan, material dena handik atera zuten eta denda itxi. Gaur goizaldean barriro sartu dira.
Lehenengo begitaruan ez zuen ematen ezer eroan zutenik. Gero konturatu ziren hiru diru-zorro eta zaman ipintzeko lau buff eroan zituztela, besterik ez.