Mutrikuko Udalaren nahiekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak dikea guztiz amaituko duela jakinarazi dio Mutrikuko Udalari. Horrenbestez, dikeko azken 150 metroak egiteko asmoa azaldu du jaurlaritzak.
Obra egiteko, baina, ez dute oraingoz datarik jarri.
«Aurrekontua dagoenean» ekingo diote lanei, azaldu dutenez.
Dikea amaitu egingo dela eta jatorrizko proiektura bueltatuko direla adierazi diete, gainera, jaurlaritzako ordezkariek udal agintariei. Mutrikuko Udal ordezkariek «pozik» hartu du berria. «Udalaren nahiarekin bat dator dikea proiektatuta zegoen bezala bukatzea, eta ez gainezka egiteko dikea egitea, aurreko jaurlaritzako ordezkariek nahi zuten bezala», adierazi du Joseba Palenzuela alkateak.