Ondarroako Udalak Ingurumen Saria jaso du Uraren Hilabetea kanpainagatik
Eusko Jaurlaritzak 2012an Uraren Hilabetea kanpaina aurrera eroateagatik Ingurumen Saria emon dio Ondarroako Udalari. Oier Espilla ingurumen zinegotziak jaso du saria.
Ikastetxeekin batera, Aztertu programan parte hartu zuen udalak. Kanpainan herriko uraren ibilbidea ezagutu zuten. Horri lotuta, komiki batean jaso zuten ibilbidea, erakusketa egin zuten, eta erreka garbitu zuten. «Programan parte hartu duen udal bakarra izan da gurea, beste herrietan eskolak izan dira. Ikastetxeekin egindako lanagatik emon diote saria», esan du alkateak.