Ondarrutarra Frantziako Muret Seysses espetxean dago.
Astelehenetik zigor ziegan dagoela esan dute gaur (martxoak 9) bera bisitatzera joan den lagun batek. Presoaren
egoera “infernua” bezalakoa dela azaldu dute.
Egoera “larrian” dagoela gaineratu du lagunak. Haren arabera, bisitara bertara oinetakorik gabe, eta eskuburdinekin lotuta eraman dute.

Xabier Aranburu, preso ondarrutarra.
Ustez espetxean edukitako eztabaida baten ondorioz sartu dute Aranburu zigor ziegan edo mitardean. Hasiera batean astebeterako zegoela gaineratu dute eta orain, zigor ziegan beste 23 egunez egon beharko dela diote. “Ziegan guztiz biluzik dago. Eta
patiora ere biluzik ateratzea nahi dute, baina, ez da ateratzen. Horregatik bakarrik egoera onartezina da, baina, gainera, izugarrizko hotza pasatzen ari da”.
Egoera “tamalgarria, onartezina, krudela eta deitoragarria” dela esan dute lagunek eta senideek. Horren aurrean, Aranburuk
gose eta egarri greba bat hasi zuen duela bost egun. “Gaur (martxoak 9) likidoa edaten hasiko den arren, lagunari adierazi dio gose greban jarraituko duela bere egoera aldatu artean.
Aranbururen
senide eta lagunek bere egoeraren berri eduki dute gaur, eta salaketa egiteko bihar bertan Muret Seysses espetxearen aurrera joatea erabaki dute. Aurretik,
gaur, manifestazioa egin dute, 19:30ean, Alamedatik abiatuta. Bada,
ondarrutarrak bihar goizean espetxera abiatuko dira Aranbururen egoera salatzera.
2012ko apirilean eman zuten Aranburu atxilotzeko agindua. Atxiloketa eguneko eta atxiloketaren harira Ondarroan egindako ekimenen gaineko
INFORMAZIO GEHIAGO, HEMEN.